Naturaren lau indarrak, Sua, Haizea, Lurra, Ura, dira gure logelen izenak.
Ekipamendu eta distribuzio ezberdinak, zure talde, bikote edota familiarekin gozatzeko eta erabateko erosotasunean egon ahal izateko aproposak.
Lizolagoiena Nekazalturismoa XVI. mendeko baserri zaharberritu batean kokatzen da. Natura eta gure arbasoen historia uztartzen diren inguru ederrean.
Naturaren lau indarrak, Sua, Haizea, Lurra, Ura, dira gure logelen izenak.
Ekipamendu eta distribuzio ezberdinak, zure talde, bikote edota familiarekin gozatzeko eta erabateko erosotasunean egon ahal izateko aproposak.
Lizolagoiena Gipuzkoako Asteasu herrian dagoen baserri bat da, Tolosaldea eskualdean, Gipuzkoaren bihotzean, Euskal kulturaren eta euskararen arnasgune den herri batean.
Asteasu 1.500 bat biztanleko herria da, naturgune eder batean kokatua, mendiz –Hernio bailara osoa– inguratua dago, bai eta herri txikiz ere.
Inguru paregabe batetan gaude, mendi ibilbide eta paseorako prest. Hernio mendia gertu dugu eta kostaldea ere, ez oso urrun.
Berrindartzeko gune ezin hobea duzue Lizolagoienan, ondo komunitua egon arren, bakardadean eta isiltasunean gozatzeko leku ikusgarri bat aurkituko duzue bertan.
Baratze ekologikoa eta abere ezberdinak (zaldiak, ardiak, oiloak, behorrak…) ditugu natura maite duen edonorentzat. Kontsultatu eskaintzak.
Donostitik oso gertu eta ondo komunikatuta. Internet lotura orokorra. Lasaitasunean bildu eta lan egiteko leku aproposa.
Webgune honek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa Saileko “2024ko turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak” dirulaguntza jaso du.
Etxeari, gure inguruari edo nola iritsiri buruz galderarik duzu? Edota erreserba bat nola egin jakin nahi duzu? Lasai jar zaitez gurekin harremanetan, beti gaude laguntzeko prest.