Lizolateine baserrian baratzegintza, frutagintza eta basogintza ekologiko eta integrala lantzen dugu eta hori dugu bizibide. Zuzeneko kontsumo taldeekin lan egin eta astero-astero otarrak osatu eta banatzen ditugu. Basogintza, berriz, baserriaren lurren, basoen eta belazeen zainketa, bertako landaredi autoktonoa babestuz eta are berreskuratuz egiten dugu, paisaia lehengoratu, anitz eta orekatu baten bila.
Paotxa otarra taldea
Paotxa taldea 30familia inguruk osatzen dugu. Baratzean egiten dugun urte osorako plangintza familia hauei asteroko barazki otarra bermatzea da. Ekoizpena Ekologikoa da, eta garaiean garaikoa jaten dugu.