Lizolagoiena Nekazalturismoa lau gelez osatua dago: Sua, Haizea, Lurra, eta Ura. Bi gelek ohe gehigarrien aukera dute.
Beheko solairuan sukaldea, egongela, 3 logela eta bi komun daude, haietako bat egokitua. Ganbaran, komuna duen gela bikoitza eta egongela eder bat. Orotara, 10 pertsonentzako lekua dago. Gela guztiek dute berogailua.
Berdegunea dago, eta parrilla ere. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokitua dago. Aparkalekua badu. Familientzako eta haurrentzako ekipamendu erosoa eta moldatua dugu, jostatzeko txokoa, sehaska, trona, eta jangela erosoa.