Skip to main content

Etxea eta ingurunea

Baserria

Deskribapena

Lizolagoiena Gipuzkoako Asteasu herrian dagoen baserri bat da, Tolosaldea eskualdean, Gipuzkoaren bihotzean, Euskal kulturaren eta euskararen arnasgune den herri batean.

Asteasu 1.500 bat biztanleko herria da, naturgune eder batean kokatua, mendiz –Hernio bailara osoa– inguratua dago, bai eta herri txikiz ere.

Historia

Lizolagoiena Baserria XVI. mendean Tolare bat izan zen. Sagarrondoz inguratuta zegoen,  garai hartako beste hainbeste baserrietan egiten zen modura, Sagardoa ekoizten zuten. 
Bertan ikusi daitezke Tolarearen egitura osatzen zuten zutabeak, sagardoa gordetzeko erabiltzen zituzten kupelak. Aingura  ipini dugu lorategian, oroigarri moduan, baserri hauei esker Euskaldunon baleontziak sagardoz ondo hornituta itsasoratzen bait ziren.
Nekazalturismoa familia proiektu bat da,  2019urtean  birgaitze lanetan hasi eta 2022. urtean zabaldu genuen. Berreraikitze lanetan, bertako altzairuak, baxera, lanabes zaharrak  birziklatu eta berrerabili zitekeena berreskuratu dugu.

Ingurunea

Lizolagoiena baserria zehazki Hernio mendiaren ipar-ekialdeko magalean kokatua dago, baso eta goi belazez inguratutako paisaian.  Baserriaren Ingurua aberastasun paisajistiko, natural eta kultural handikoa da. Alde batetik, mendi ibilaldi ederrak eta natura ezagutzeko jardunak eskura daude; bestetik, alboan dagoen Lizolateine baserriko nekazaritza ekologikoko ustiaketa-gunea ezagutzeko aukera ematen du; eta, azkenik, inguruko herrietan dagoen eskaintza turistiko, museistiko, kultural eta gastronomiko ugaria ere, bertatik bertara, ezagutzeko aukera dago.

Lizolagoiena,  Baserriaren kulturan eta paisaian murgiltzeko turismo  jasangarria da.

Herrigunea  oinez 20minutura dago, Donostira joateko ondoan dagoen Billabona herritik garraio publikoa hartzeko aukera dago ere, 30minutuko bidaia. Zarautz  kotxez 30 minutura dugu.

Ekipamendua

Irisgarria
WIFI eta LAN lotura orokorra
Telebista
Ingurune liluragarria
Liburutegia eta mahiko jokoak
Berogailu orokorra
Aterpea eta barbakoa
Parkina

Zerbitzuak

Lizolagoiena Nekazalturismoa bere osotasunean alokatzen dugu. Baserria osatzen duen eraikinaren ezker aldea Nekazalturismoa da, eskuin aldean etxebizitza bat dago. Lau gela bikoitzez osatua dago, eta ohe gehigarriak ditu ere.

Orotara 10 pertsonentzako lekua dago. Beheko solairuan sukaldea, egongela, bi komun eta hiru logela daude. Ganbaran, komuna duen logela bikoitza eta egongela eder bat.

Zer egin

Turismo eredu jasangarri bat bultzatu nahi dugu, turismo arduratsu bat. Euskal Herriko kulturaren ezagutza bultzatu,  ingurua ezagutzeko aukera eskura jarri, eta gure gastronomía bertatik bertara gozateko aukera zabaldu.  Baratzeko barazki ekologikoak eskuratzeko aukera dago.

Inguruko bizitza errespetatuz,  eta hábitat naturala zainduz, eta babestuz, gure aletxoa jartzen dugu. Hondakinak modu arduratsuan kudeatzen ditugu, bilketa selektiboa bultzatuz. Murriztu dezagun ingurumenean eragiten dugun inpaktua.

Inguru honetako habitat naturala aberastasun handikoa da.  Maiz dabiltza Miru gorriak belaze handian,  haizearekin dantzan. Kattagorria ere bizilagun jostalaria dugu, eta Buxtangorrriari baserriko ataria gustatzen zaio urtero bere  kabia egiteko. Ganbarako hontzuriak gabean egiten du ehiza, eta tarteka okila entzun daiteke ere. Gure lagun beltzoria, Arrabioa, inguruko hezeguneak gustuko ditu, eta hor ixkutuan dabiltzanak ere badira…

Etxeko animaliak ere baditugu, behorrak, behiak, ardiak, RitaXiusLuaPiku, Moxokita, Penelope, zein baino zein ederragoa.

Ibilbideak

Baserritik bertatik paseo ederrak emateko aukera dago. Inguruko basoetan barrena bertako landareria ezagutuz, Arte, Pago, Haritz… Inguruan ditugun herribideak hartu eta Asteasuko auzo ezberdinetara eramango gaituzte, Upazan, Elizmendi, Errekabailara..Herniora igotzeko ibilbideak badira, eta ondoko herriak ezagutzeko ere aukera bikaina dago, Alkiza, Larraul, Zizurkil…

Santa Marina ermita

Asteasuarron artean Santamaña deituriko ermita  baserriaren ondoko muino batean dago, historia luzea du ermita honek, bere lehen aipamena 1558.urtekoa da,  eta 1936. urtean Candido Saseta Eusko Gudarosteko kapitainak Aiztondo bailaran antolatutako erresistentziaren gune izan zen ere.

Muskerraren bidea

Bernardo Atxaga idazlearen ‘Obabakoak’ nobelako alegiazko lurralde literarioak Asteasu herrian du oinarria eta eleberrian ageri diren leku eta parajeak bisitatzen dituen bi kilometroko ibilaldi literarioa da Muskerraren Bidea. Lizolagoiena baserritik ere pasatzen da.

Pagoetako parke naturala

Pagoetako Parke Naturalak interes handiko prestakuntza- eta jolas-funtzio bat betetzen du. Iturraran Parketxearen zabalkunde-eskaintza naturaren eskolak eta bisitarien zentroak osatzen dute, XV. mendeko baserri paregabe batean.

Iturrarango parke botanikoa

Parketxea eta haren ingurua paradisu txiki bat dira. Parketxea, XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da.

Ur mara museoa

Artea, natura eta gizakia lotzen dituen museoa, gune esperimentala, elkarlanerako espazioa. Koldobika Jauregiren lana eta ondarea ezagutzeko gunea.

Informazio osagarria

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa

Turista arduratsuaren gida

Familia turismo ideiak

Ezagutu ezazu Euskadi

Close Menu

Lizolagoiena Nekazalturismoa

Goi bailara, 106 · 20159
ASTEASU (Gipuzkoa)

+34 688 68 32 62
info@lizolagoiena.eus

Baimen Zbkia (Signatura): KSS00188